Indexazio

Indexazioa indize bat sortzeko helburuaz Informazioa era ordenatuan erregistratzea da. Kontzeptua “index” hitzetik dator[1] (índice, gazteleraz) eta, beraz, hitz baten edo batzuen bitartez edukiak adieraztea da indexazioa.

Informatikan, indexatzea informazioak forma ordenatu eduki dezan indize bat egitea da. Ekintza honen ondorioz informazio horren gaineko bilaketak nabarmen azkarrago eta efizienteagoak dira. Horregatik hain zuzen, indexazioa bilaketa-tresnen eta datu-baseen funtsezko elementua da.

Webetako informazioa bilatzen adituak diren Yahoo eta Googleen kasuan, enpresa hauek internetaren esplorazio iraunkorra egiten dute, arakatzen dituzten orrialde guztien eta baita ere haien edukiaren indizea sortzen dute. Hartara, kontsulta bat egitean, bilaketa-tresnak indizera jotzen du elementu desiratuak aurkitzeko, honela emaitzak zuzen eta azkar ekartzen ditu. Indizerik gabe, bilaketa-tresnak web-orri guztien edukia eskaneatu behar izango luke bilaketa bat hasten den bakoitzean; interneten dagoen informazio bolumena kontuan hartuta, ahalmen handiko ekipoak erabilita ere prozesu oso motela izango zen.

  1. (Gaztelaniaz) Romero, Dean. «¿Qué es la indexación o indexar un contenido?» www.inboundcycle.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search